Iraurgi Ikastetxeko abesbatzak emanaldia eskaini zuen Sanagustin kulturgunean, joan den ostiralean, hilaren 23an. Go!azeneko kantuak oinarri hartuta aritu ziren gaztetxoak oholtza gainean, Felipe Murillo eta Ekain Txouren laguntzarekin. Urtean zehar Nagore Illarramendirekin ikasitakoa giro alai eta ederrean erakutsi zuten Iraurgi Ikastetxeko ikasleek, ikasturtea agurtuz. Argazkiak Alberto Beloki argazkilariarenak dira. Irudi gehiago, hemen.