Arkupea musika hotsez bete dute Faltak eta Nauk

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2017ko urr. 30a, 17:52

Atzo, urriak 29n, kontzertuak eskaini zituzten Fata eta Nau taldeek Sanagustin kulturgunean. Arkupehotsak egitasmora aurkeztu ziren bi taldeak, eta aukeratuen artean sartzea lortu zuten. Atzo egokitu zitzaien beren abestiak kulturguneko Arkupean eskaintzea eta Sanagustin musikaz betetzea. Honako hauek Alberto Beloki argazkilariak zuzenekoetan hartutako irudiak dira. Argazki bilduma osoa, hemen

Euskal Herriko musikari berriei eta beren doinuei beste plaza bat eskaintzeko asmoarekin abiatu zuen Kulturaz kooperatibak Arkupehotsak egitasmoa, joan den uztailean. Guztira, 23 talde aurkeztu ziren, eta horietatik hamar aukeratu zituzten Kulturaz kooperatibak, Badokek eta Musikazuzeneanek, "leku anitzetakoak eta eskaintza interesgarriak dituztenak". Musika estilo aldetik "anitza" eta "arlo asko beteko dituen zerrenda" osatu zuten, pop, rock, rap, elektronika, metal gogorra eta folka lantzen dituztelako. Honako hauek dira aukeratu dituzten taldeak: Delient (Azpeitia), Hartz (Azkoitia), Kvalvika (Eibar), Mikel Uraken (Santutxu-Bilbo), Zoo (Beskoitze), Ni (Mungia), Bullets of Misery (Gernika), Falta (Hazparne), Autumn (Donostia), Nau (Donostia).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide