Buffaloren eta Grande Daysen doinuak iritsi dira Sanagustinera

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2017ko aza. 13a, 19:26

Katapulta Tour egitasmoaren barruan, igandea goxotu eta girotu zuten atzo, azaroak 12, Buffalo eta Grande days taldeek Sanagustin kulturgunean. Arratsaldean soinu probak egin ostean, 19:00etan ekin zioten zuzenekoei, kulturguneko Arkupean. Oholtzara igotzen aurrenak Grande Dayseko musikariak izan ziren, eta beren musika indie rock-az gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Buffalok hartu zuen lekukoa ondoren, kulturgunea musika instrumentalarekin janzteko. 

Buffalo, Ander Ederra (gitarra), Joanes Ederra (baxua) eta David Gorospek (bateria) osatutako taldea da. Zarautzen sortu zen 2008an, eta orduztik hiru lan argitaratu dituzte. Azkenengoak Zinematik du izena, eta Zarauzko Modelo aretoan grabatutako zuzenekoa da.

Argazkiak Alberto Beloki argazkilariarenak dira, eta honako lotura honetan ikus daitezke atzoko zuzenekoetan hartutako irudi gehiago. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide