'Dantza'-k liluratuta, Soreasun

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2019ko urt. 19a, 16:28

Dantza filma ikusteko eta Telmo Esnalekin eta Juan Antonio Urbeltzekin solasteko aukera izan genuen atzo gauean Soreasu antzokian. Filmarekin liluratuta gelditu ginen, eta, ondoren, Esnalek eta Urbeltzek filmaren nondik norakoak eta bertako dantzen sinbolismoa azaldu zizkiguten. Solasaldia Eneritz Albizu kazetariak gidatu zuen, eta Soreasun egon ziren Marian Fernandez produktorea eta Paola Moto produktore laguntzaile azpeitiarra ere.

Filmaren beste bi emanaldi eskainiko ditugu datozen egunetan: bihar, igandea, 19:30ean, eta astelehenean 21:00etan (ikuslearen eguna).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide