Arkupehotsak egitasmoaren barruan, kontzertu bana eskaini zuten Txost! eta Maddi musika taldeek joan zen ostiralean Sanagustin kulturguneko arkupean.
Maddi Noguera ataundarrak bakarka hasi eta 2017tik hona talde formazioan datorren proiektua da Maddi. Azken urtean lokalean mimoz gorpuztutako hamar abesti berrirekin osatu dute Ying Yang lan berria, eta lan horretan jasotako kantuak nahiz beste abesti batzuk eskaini zituen ostiraleko emanaldian. Txost! Urretxu-Zumarragako musika taldea da, eta egile-popa, pop urduria edo afropop doinuak eraman zituen ostiralean Sanagustin kulturgunera. Erreferak esperantza izeneko diskoan jasotako abestiak eskaini zituzten Arkupehotsak egitasmoaren barruan eskainitako zuzenekoan.
Kulturaz kooperatibak ostiraleko kontzertuetan ateratako argazkiak dira honako hauek. Argazki bilduma osorik, hemen.