Lagrimas De Sangre (LDS) musika taldeak eta El intachable Ronyk kontzertua eskaini zuten joan den larunbatean, hilak 16, Sanagustin kulturgunean. LDSk dantzan jarri zuen kulturgunea, eta Sanagustinera bertaratu ziren ehunka lagunek gogotik gozatu zuten energiaz betetako zuzenekoak iraun zuen bitartean.
Hona hemen Alberto Beloki argazkilariak zapatuan Sanagustin kulturguneko zuzenekoetan ateratako argazki bilduma.