Flamenkoz jantzi zen Sanagustin kulturgunea zapatuan, Sonakay musika taldearen kontzertuarekin. Euskarazko hitzak eta flamenkoa uztartu zituzten Sonakay osatzen duten bederatzi musikariek, eta Sanagustinera bertaratu ziren lagunek gogotik gozatu zuten Donostiako taldearen emanaldiarekin. Kontzertuan zehar Albeto Beloki argazkilariak ateratako irudiak dira honako hauek.
Sonakay Denontzat diskoaren bira amaitu berritan iritsi zen Azpeitira Sonakay, eta sortzen ari diren disko berriko zenbait abesti eskaini zituzten, aurrerapen gisa.