Horman Poster kolektiboak ‘Antigone’ antzezlana taularatu du Soreasu antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko mai. 7a, 11:10

Horman Poster kolektiboak mediazio tailerra eskaini zuen asteartean Dinamoa sormen gunean, eta asteazkenean, berriz, Antigone antzezlana taularatu zuen Soreasu antzokian.

Horman Poster kolektiboak 12 urtetik gorakoentzako Antigone metodoa mediazio tailerra eskaini zuen joan den asteartean Dinamoa sormen gunean. Gazteei zuzendutako arte hezkuntza tailer aktiboa da Antigone metodoa, elkarbizitza eta emozioen lanketa jorratzea helburu duena. Asteazkenean, berriz, kolektibo beraren eskutik, Antigone antzezlana ikusteko aukera izan zen Soreasu antzokian. Dinamoa sormen gunean eta Soreasu antzokian egindako sormen egonaldian sortu zuten antzezlana Horman Posterreko kideek, eta iazko Euskal Antzerki Topaketetan publikoaren saria lortu zuen obrak.

Hemen ikus daitezke mediazio tailerreko argazkiak, eta hemen antzezlanekoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide