Erniarraitz bertsozale elkarteak, Bertso Urtie egitasmoaren barruan, bertso saio musikatua antolatu zuen joan den igandean Sanagustin kulturgunean. Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Jon Maia aritu ziren kantuan, Araitz Bizkai eta Gari Otamendi musikariek lagunduta. Gai-jartzaile lanak, berriz, Iker Iriartek egin zituen.
Ikusi emanaldiko argazki guztiak lotura honetan.