Blanquita Carraquela eta Mugan taldeek askotariko erritmoekin bete zuten Sanagustin

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko mai. 25a, 09:19

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan eman zituzten kontzertuak ostiralean Donostiako bi taldeek.

Bi kontzertuz gozatzeko aukera izan zen joan den ostiralean Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Blanquita Carraquela eta Mugan talde donostiarrak kulturguneko agertokira igo ziren. Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barneko kontzertuak izan ziren.

Blanquita Carraquela Asier Beramendi donostiarrak sortutako taldea da. 2012an hasi zen Beramendi bere lehen abestiak idazten, eta 2014an Eraul taldearen lehen maketa grabatu zuen; talde hori desegin ondoren sortu zuen donostiarrak Blanquita Carraquela. Bere musikan, besteak beste, elektronikari loturiko elementuak erabiltzen ditu, hala nola sintetizadoreak, erritmo-kaxak eta teklatua.

Mugan taldea, berriz, zazpi musikarik osatzen dute; 2019an eman zituzten beren lehen kontzertuak, eta joan zen abuztuan kaleratu zuten Udabiberri izeneko lehen singlea. Folk soinuak dira, beste hainbat doinuren artean, beren musikaren erreferenteak.

Honako lotura honetan ikus daitezke emanaldietako irudiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide