Ramona's First Evil Boyfriend eta Mihise taldeen kontzertuak, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko mai. 31a, 12:14

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan eman zituzten kontzertuak. Lehenik, Azkoitiko Ramona's First Evil Boyfriend taldea igo zen agertokira, eta gero, Usurbilgo Mihise.

Bi kontzertuz gozatzeko aukera izan zen joan den ostiralean Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Ramona's First Evil Boyfriend eta Mihise taldeak kulturguneko agertokira igo ziren, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barneko kontzertuekin.

Alde batetik, Ramona's First Evil Boyfriend Azkoitiko taldea igo zen agertokira. Konfinamendu garaian sortu zuten taldea Andrea Pozok eta Josemari Unanuek, eta joan zen irailean beren lehen lana osatzen duten zortzi abestiak grabatu zituzten etxeko trastelekuan. Besteak beste, lo-fi, dream pop eta folk doinuak uztartzen ditu bikoteak.

Bestetik, Usurbilgo (Gipuzkoa) Mihise taldearen kontzertua izan zen. Hotzikara taldetik datoz Mihiseko musikariak, eta Kronik@ izeneko diskoa kaleratu zuten joan zen urtean. Hasieran musika instrumentala egiten hasi baziren ere, sorkuntza prozesuan ahotsak eta instrumentu berriak sartzen joan dira.

Honako lotura honetan ikus daitezke emanaldietako irudiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide