Soreasu birritan jendez bete zuen Bulego talde azkoitiarrak igande arratsaldean. 17:00etan izan zen lehen kontzertua eta 19:00etan bigarrena. Eserita izanik ere, azkoitiarrek dantzan jarri zituzten bertaratutako zaleak.
Bi urte baino gutxiago dira taldea eszenatokietara lehen aldiz igo zenetik. Denbora tarte gutxian Euskal Herriko hamaika txokotara iritsi dira azkoitiarren pop doinuak. Igandekoa ez zein izan talde azkoitiarra Soreasuko eszenatokira igo zen lehen aldia, Hegan abestiaren bideoklipa bertan grabatu baitzuten.
Honako lotura honetan ikus daitezke igande arratsaldeko emanaldietako irudi guztiak.