'Erradikalak ginen' ikuskizuna, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko eka. 7a, 09:45

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal aktoreak ondu zuten ikuskizuna larunbatean, Soreasu antzokian.

Erradikalak ginen ikuskizuna eskainiko zuten zapatuan, hilak 5, Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal aktoreak. Antzezlanean hainbat gai landu zituzten, hala nola sexualitatea, merkatu patriarkala eta intersekzionalitatea. Euskal Herriko Bilgune Feministaren sostengu ekonomikoa bultzatzeko kultur ekimena da Erradikalak ginen.

Honako hau da antzezlanaren sinopsia: "Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, kortseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. "Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio".

Honako lotura honetan ikus daitezke larunbat arratsaldeko emanaldiko irudiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide