Xabier Leteren omenezko 'Loreak eta zauriak' emanaldiaz gozatu zuten Soreasun

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko eka. 29a, 11:30

Joserra Senperenak, Xabier San Sebastianek, Beñat Gaztelumendik eta Quico Pugesek Xabier Leteri abestu zioten igandean Soreasu antzokian. Lau sortzaileek bertsoz eta musikaz igande arratsaldea goxotu zioten ikuskizunera bertaratu zirenei. 

Loreak eta zauriak, Xabier Leteri kantari izeneko emanaldia Soreasu antzokira iritsi zen igandean. Joserra Senperenak (pianoa), Xabier San Sebastianek (ahotsa eta gitarra), Beñat Gaztelumendik (bertsoak) eta Quico Pugesek (biolontxeloa) sortutako emanaldia da Loreak eta zauriak, eta Xabier Lete poeta eta abeslari zenari eskainitako ikuskizuna da .Lau sortzaileek musika, bertsoa eta hitza uztartu zituzten igandeko saioan, Letek lehen abestiak sortu zituen garaia eta gaur egungo mundua uztartuz. 

Hona hemen Alberto Beloki argazkilariak igandeko emanaldian ateratako irudietako batzuk. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide