Sanagustinen hamar urte, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Sanagustin kulturgunearen hamargarren urteurrenaren harira, hamar urteotako irudiak biltzen dituen erakusketa zabaldu dute kulturgunean bertan.

10 urte iruditan erakusketa jarri dute Sanagustin kulturgunean, hamargarren urteurreneko egitarauaren barruan. Sanagustin ireki zenetik kulturgunean, Soreasu antzokian eta Dinamoa sormen gunean izan diren ekimenetako argazkiak zein kartelak ikus daitezke bertan. Bederatzi panelek –urte bakoitzeko bat– osatzen dute erakusketa. Irailaren 6a arte izango da ikusgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide