Habi eta Etxekalte taldeen kontzertuak, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko ira. 6a, 15:38

Soinu berrien plaza izan nahi duen Arkupehotsak egitasmoaren barruan eskaini zituzten kontzertuak Habi eta Etxekalte taldeek joan den larunbat arratsaldean.

Bi kontzertuz gozatzeko aukera izan zen joan den zapatuan Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Habi eta Etxekalte taldeak kulturguneko agertokira igo ziren.

Etxekalte taldea rock alternatiboa egiten duen Bermeoko (Bizkaia) taldea da, eta Unai Irisarrik, Jon Andoni Juarezek, Iker Etxebarriak eta Iñaki Olondok osatzen dute. 2019. urtean Gure hizkeran deituriko lana kaleratu zuten.

Habi, berriz, Villabonako (Gipuzkoa) taldea da, eta rock estiloko abestiak egiten dituzte horiek. 2018. urtean sortu zuten Jon Ander Artolak eta Yeray Gasconek, eta ordutik, bi disko plazaratu dituzte; Koloreak deitzen da beren azken lana.

Honako lotura honetan ikus daitezke emanaldietako irudi guztiak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide