Txisteratik Egun Magikoaren spota ikusgai dago sarean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko ira. 23a, 11:53

Beste urte batez, magiaz jantziko da Azpeitia. Izan ere, urriaren 1ean eta 2an egingo da Txisteratik Egun Magikoaren bosgarren edizioa. Haren antolatzaileek egitasmoa iragartzeko spota egin dute.

Aurten ere izango da Txisteratik Egun Magikoa Azpeitian, eta beraz, magiaz jantziko da herria beste behin. Iaz COVID-19ak sortutako osasun egoerak eragindako etenaren ostean, magia emanaldiez gozatzeko aukera izango da urriaren 1ean eta 2an, eta egun horren antolatzaileek dagoeneko kaleratu dute spota.

Urriaren 2an izango da aurtengo Txisteratik eguneko gala nagusia, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Iagomago, Jaime Figueroa, Gisell, Dala Illusions bikotea eta Imanol Ituiño igoko dira agertokira, ikusleen gozamenerako. Dena den, bezperan, urriaren 1ean, gertuko magia lehiaketa izango da Dinamoa sormen gunean, baita Jaime Figueroaren hitzaldia ere.

Honako lotura honetan irakur daitezke Txisteratiken bosgarren edizioaren gaineko xehetasun guztiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide