Kulturaz kooperatibak Gure Mintzak proiektua jarri zuen martxan 2020an Dinamoa sormen gunean, eta gure inguruan hitz egiten diren hizkuntzen aniztasuna eta jatorri ezberdinetako herritarren aberastasun kulturala saretzeko egitasmoa da. Hamabi lagun grabatu ziren orduan, eta bakoitzari bere kulturatik zerbait aukeratzeko eskatu zitzaion. Oraingoan, lagun horiek ekarritako kontakizunak ilustratzeko tailerra antolatu da, eta saioak bukatzean, kontakizun ilustratu horiek argitara eramateko asmoa dago.
Honako lotura honetan eskuratu daiteke tailerraren inguruko informazio guztia. Urriaren 22an hasiko da ikastaroa, eta azaroaren 27a bitartean iraungo du. Saioak presentzialak izango dira, eta, guztira, 24 ordu eskainiko dituzte; tailerra ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara, eta, larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara izango da. Interesa dutenek jada eman dezakete izena —hemen—, eta urriaren 22a izango da horretarako azken eguna. Prezioari dagokionez, soldatadunek 160 euro ordaindu beharko dituzte, eta soldatarik ez dutenek 80 euro.