Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlana labetik ateratzear da, eta lana sortu duten Kamikaz kolektiboak eta Ttak teatroak hitzarmena sinatu dute Kulturaz kooperatibarekin. Izan ere, hiru eragile horiek parte hartu dute obraren ekoizpen prozesuan.
Dinamoa sormen gunean eta Soreasu antzokian ibili dira Kamikazeko kideak azken hilabeteotan, antzezlanaren sormen lanetan, eta igandean estreinatuko dute obra Euskal Antzerki Topaketen barruan.
Honako hau sormen prozesuaren bueltan egindako bideoa da.