Lanartea Euskararen Langile Profesionalen elkartearen batzarra egingo dute bihar Sanagustin kulturgunean. Duela bi urte osatu zuten elkartea donezaka kulturgilek. Azken bilduratik, sektoreko profesionalen egoerak ez duela hobera egin adierazi du Lanarteak, "kontrakoa baizik". Duela bi urte elkar hartzea beharrezkoa bazen, gaur egun are beharrezkoagoa dela azaldu dute. Hori dela eta, sektoreko profesionalei batzarrean parte hartzeko deia luzatu die.
Euskararen langile profesionalak kulturaren subjektu izanik, ekonomiaren subjektutzat ere hartzea, euskararen langileen estatusa lortzea, euskararen langileen eskubideak bermatzea, kotizazio sistema arrazional bat bultzatzea eta euskaraz sortutako kulturaren legea lortzea ditu xede nagusitzat kultur arloko euskarazko sortzaileek osatzen duten elkarteak.