Ospel Films ekoiztetxearen Pasaia, Ospel eta Lekaime filmen proiekzioa, estreinatu berri diren beldurrezko filmak, film laburrak, garagardo dastaketa, erakusketa eta beste hainbat ekitaldi izango dira Hator Hator Horror Fest egingo duten hiru egunetan Soreasun eta Sanagustin kulturgunean. Hannibal Lecterrek egin ohi zuen gisan, apurka-apurka joango dira egitarauaren xehetasunak ematen.