Chill Mafiak ikusmina piztu du Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko aza. 15a, 17:54

Lehendabizi Haizeatxo, Ningra eta 34 gradu bakarlariak, eta ondoren, Chill Mafia taldea igo ziren Sanagustin kulturguneko oholtzara ostiralean.

Chill Mafia taldeak eta Haizeatxo, Ningra eta 34 gradu bakarlariek kontzertuak eskaini zituzten ostiralean Sanagustin kulturgunean. 20:00etan hasita aritu ziren beren rap eta trap doinuak lau haizetara zabaltzen, eta herritarrek ez zuten hutsik egin, izan ere, dozenaka lagun izan ziren emanaldian.

Chill Mafia Iruñeko trap musika taldea da. Probokazioa eta autotunearen erabilera dira taldearen ezaugarriak, eta euskal musikaren klasikoak bertsionatu izan ditu. 2021. urtearen hasieran egin zen ezagun taldea; izan ere, Gazte arruntaren koplak izenburupean, Xabier Leteren Gizon arruntaren koplak abestiaren bertsioa egin zuen taldeak.

Honako lotura honetan ikus daitezke ostiraleko emanaldiko irudiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide