Urteurrenaren harira Euskal Herrian eskaini dituen hiru kontzertuetako azkena eman zuen zapatuan Kerobia taldeak. Taldea deseginda zegoen izatez, baina udaberrian ibilbideko kanta ezagunenekin nahiz diskoetatik kanpo geratutako abestiekin osatutako Konstelazioa diskoa kaleratu eta hiru kontzertuko bira iragarri zuten.
Taldeak zapatuko emanaldian azaldu zuen hiru kontzertu horiek eskaini ostean disko berria kaleratuko duela; zehazki etzi, abenduaren 1ean, argitaratuko dute Kerobiaren lan berria.
Honako lotura honetan ikus daitezke Kerobiaren Soreasuko kontzertuaren irudiak.