Naiz irratiak Jaiotza basatia izeneko jendaurreko irratsaioa aurkeztu zuen igandean Dinamoa sormen gunean. Bertan, Kamikaz kolektiboko Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga, Iraia Elias eta Miren Gaztañaga aktoreek parte hartu zuten, eta Gabonen inguruko hausnarketa "kritiko, historiko eta feminista" egin zuten. Irratsaioko irudiak Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.