Korrontzi musika taldeak eta herriko hainbat dantzarik ikuskizun berezia eskaini zuten igandean Soreasu antzokian. Korrontzi taldeko musikariekin batera, Itsasi nahiz Izar Ahizpak dantza taldeetako kideak izan ziren agertokian. Itsasiko kideek euskal dantzak eraman zituzten taula gainera, eta Izar Ahizpek, berriz, hainbat dantza estilo egin zituzten. Gainera, Korrontzirekin lan egiten duen Oinkari taldeko kideek ere parte hartu zuten ikuskizunean.
Kontzertuko irudiak Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.