'Gure marrak', munduko kontakizunen ilustrazio tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko urt. 18a, 10:19

Maite Mutuberriaren eta Leire Bilbaoren gidaritzapean, hamar lagunek hainbat herrialdetako kontakizunak ilustratu zituzten. Honako hau tailer haren laburpen bideoa da.

Gure marrak ilustrazio tailerra egin genuen joan zen udazkenean Dinamoa sormen gunean. Maite Mutuberriaren eta Leire Bilbaoren gidaritzapean, hamar lagunek hainbat herrialdetako kontakizunak ilustratu zituzten. Orain, tailer hura laburbiltzen duen bideoa osatu dugu.

Gure mintzak proiektua jarri genuen martxan Dinamoan 2020an, gure inguruan hitz egiten diren hizkuntzen aniztasuna eta jatorri ezberdinetako herritarren kultur aberastasuna saretzeko. Jatorri desberdinetako hamabi lagunen kontakizunak grabatu genituen orduko hartan; bakoitzari bere kulturatik zerbait aukeratzeko eskatu genion.

Hari tiraka, iaz Gure mintzaken parte hartu zuten lagun horiek ekarritako kontakizunak ilustratzeko tailerra antolatu genuen: Gure marrak. Laster argitaratuko ditugu kontakizun ilustratuak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide