Antuxuna ta Patx eta Mairu taldeek kontzertu bana eskaini zuten Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Arkupehotsak egitasmoaren barruan eman zituzten kontzertuak bi taldeek zapatuan.

Arkupehotsak egitasmoaren barruan, bi kontzertu izan ziren zapatuan. Sanagustin kulturguneko agertokian izan ziren Mairu eta Antuxuna ta Patx taldeak. Neo folk eta mantra estiloko doinuak sortzen ditu Ziburuko (Lapurdi) Mairu taldeak. Antuxuna ta Patx Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) taldea da, eta musika eklektikoa eskaintzen du.

Kontzertuetako irudiak Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide