Madeleine eta Ezpalak taldeen kontzertuak, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko mar. 21a, 11:58

Madeleine eta Ezpalak taldeek kontzertu bana eskaini zuten ostiralean Sanagustin kulturgunean. 200 bat lagun izan ziren emanaldietan.

Madeleine eta Ezpalak taldeek kontzertuak eskaini zituzten ostiralean Sanagustin kulturgunean, eta herritar ugari izan ziren han emanaldiez gozatzen. Rock alternatiboa egiten du Ezpalak Zestoako taldeak; Juanjo Berasainek (ahotsa), Eñaut Gaztañagak (gitarra), Unai Eizagirrek (baxua) eta Janardana Iglesiasek (bateria) osatzen dute taldea.

Madeleine taldeak berriz, Ezin dena izeneko beren ibilbideko laugarren lana aurkeztu zuen; Jon Iñaki Benitok, Jagoba Salvadorrek, Gartxot Unsainek eta Itzal Urangak osatzen dute taldea.

Kontzertuetako irudiak Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide