IƱaki Segurolaren heriotza

Sortzaile gailen bat galdu du herri honek

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz 2022ko api. 16a, 15:13

Iñaki Segurolaren heriotzaren harira, Kulturaz kooperatibak kaleratutako idatzia da honako hau. "Doluz gaude kulturan dihardugun asko, urratu handi batek hartuak gaitu", adierazi dute.

Sortzaile gailen bat galdu du herri honek. Azpeitiak, Euskal Herriak, pertsonen herri handiak...
Doluz gaude kulturan dihardugun asko, urratu handi batek hartuak gaitu.

Kultura eta sormena, hemen gauden artean elkarrekin izatearen minaren adierak, aldaerak erakusten tematzen dira besteak beste. Izan maitemina, lagunmina, amamina...
Badakigu zuztar eta hego sakonak zabaldu dituela Iñakiren lanak gurean.

Barru-barrura jotzen zuten haren hego zabalek noiznahi, eta nahiz denok beti jakin ez nondik zetozen edo noraino nahi zuten, izarren artean sustraiak zabaltzeko aparteko artea erakutsi zuen.
Orain Iñaki mito bihurtzetik gordetzen saiatu beharko dugu maite genuenok.

Errazago egingo zaigu seguru asko haren lanak irakurri, entzun eta zabaltzen baditugu. Hark eman duenetik gura duen orok du zer irabazi...

Kultura herritik, zorrotz eta gaizto lantzeko bideak jartzen saiatu nahi genuke, batez ere geure buruarentzako errespetuagatik.

Ahalegin horretan, Iñaki Segurola zenaren sendiari eta lagunei esker zorra eta atsekabean lagun gaituztela adierazi nahi diegu aldi gogor honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide