Ama Say eta Arima taldeen kontzertuak, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko api. 25a, 11:06

Ama Say eta Arima taldeek kontzertu bana eskaini zuten larunbatean Sanagustin kulturgunean.

Ama Say eta Arima taldeek kontzertuak eskaini zituzten larunbatean, Sanagustin kulturgunean. Giro bikaina izan zen emanaldietan.

Ama Say 1991n Ortuellan sortutako taldea da, eta Pixies, Sonic Youth edo Charlattans bezalako taldeetan oinarritzen da haren musika. Arima taldea, berriz, distortsioaren haritik tiraka sortu zen 2018. urtean. Paule Bilbaoren ekimen musikala izan zen, eta bakarka hasi bazen ere, gaur egun beste bi taldekideekin batera aritzen da.

Kontzertuetako irudiak Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide