Hitzaren Eskolak "Orandatik Holandara" eraman gintuen larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko mai. 11a, 14:29

Hitzaren Eskolako hirugarren edizioko azken ekitaldia izan genuen larunbatean. Amets Arzallus, Odei Barroso eta Hitzaren Eskolako ikasleak Orandan izan ziren. 

“Nire Hitzaren Eskola Joxe Agirre izan zen”, esan zigun Amets Arzallusek Orandara bidean. Harreman berezia zeukaten, elkar asko estimatzen zuten biek. Horregatik egin dugu Orandan, Joxe Agirreren jaiotetxean, Hitzaren Eskolako hirugarren edizio honetako azken ekitaldi irekia.

Ekitaldiko irudiak Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide