Giro ezinhobea izan zen larunbatean Sanagustin kulturgunean Mafalda eta Skabidean taldeen kontzertuetan. Azpeitiko Sarek antolatutako Sare Egunaren barruan egin zituzten emanaldiak eta ehundaka lagun elkartu ziren kulturgunean bi taldeen musikaz gozatzera. Mafalda talde valentziarra izan zen lehena kontzertua eskaintzen eta ondoren Iruñetik etorri zen Skabidean taldea igo zen oholtzara.
Argazki bilduma osorik Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.