Mainlander taldeak kontzertua eskaini zuen larunbatean Sanagustin kulturgunean. Giro ezinhobeaz gozatzeko aukera izan zuten Sanagustinera hurbildu ziren herritarrek. Taldearen izen bera duen diskoaren aurkezpen kontzertua izan zen Sanagustinen eskainitakoa. Taldea Balta Etxeberriak –teklatuak–, Imanol Beobidek –bateria–, Aitor Huergok –gitarra–, Josu Azkuek –baxua–, Mikel Alberdik –ahotsa– eta Fredi Pelaezek –ekoizpen eta grabaketa teknikaria– osatzen dute. Kide guztiak azpeitiarrak dira, eta besteak bestek, Mondocane, Jo!, 12 Tribu edota Elvisabuelo bezalako taldeetan aritutakoak dira. Kontzertuaren ondoren dantzan jarraitzeko aukera izan zen El Intachable Rony DJaren eskutik.
Argazki bilduma osorik Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.