Liburu dendaren egitasmoa aurkeztu du Kulturazek Sanagustinen, bilera irekian

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko eka. 9a, 12:52

Urte askotako hutsunea betetzeko asmoz eta hitzaren inguruan elkartzen den komunitateari zerbitzua emateko, liburu denda proiektua aurkeztu zuen atzo kultur kooperatibak.

Urte asko dira herrian liburu dendarik ez dagoela. Iratzar itxi zenetik mahai gainean izan da liburu dendaren egitasmoa Kulturaz kooperatiban. Ez zen bideragarria ekonomikoki, eta orain ere ez da, baina sozialki beharrezkoa ikusten dugu. Hitzaren inguruan elkartzen den komunitateari zerbitzua emateko, herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean. Beste tresna bat, herriko kulturan osatu gabe dagoen alor bat taxutzeko.

Guretzat komunitatea da egitasmo honen ardatza, eta balizko liburudendak komunitate horren mesedetan egin beharko luke lan. Atzoko bileran hitz egindakoa eta bertan jasotako iritziak eta babesa kontutan izanda, oro har, gogoa badagoela ikusten da.

Hori guztia hausnartu eta aztertuta, orain udalari Kulturaz kooperatibaren interes hori azaltzea izango da hurrengo pausoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide