Kultur sormen eta transmisio proiektuetan apustu berezia egin du Kulturaz kooperatibak azken urteotan. Horien barruan, Gaztetxoentzako Atzerki Tailerrak antolatzen ditu Dinamoan, Alaitz Olaizolaren eta Xanti Agirrezabalaren dinamizazioarekin.
Ikasturtean zehar sortutako antzerki obrak Sanagustingo oholtzan eskaini zituzten lau antzerki taldek joan den ostiral iluntzean. Argazki bilduma osorik Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.