Mahai Editorialaren jardunaldiak egin dituzte asteburuan Dinamoan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Larunbatean eta igandean liburuak, autoedizioak, eleberriak eta abar aurkeztu dituzte hainbat artistak Dinamoa sormen gunean. Sistema Eragileak antolatutako jardunaldiak izan dira bi egun horietan egin dituztenak.

Giro ederra izan da asteburuan Dinamoa sormen gunean. Izan ere, Sistema Eragilea plataformak antolatutako Mahai Editorialaren jardunaldiak egin dituzte zapatuan eta igandean han. Zapatuan egun osoz eta igandean goizez, hainbat artistak sortutako liburuak, autoedizioak, eleberriak eta abar aurkeztu dituzte.

Mahai Editorialaren jardunaldietako argazki bilduma osoa Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide