Agresion Verbal taldeak kontzertua eskaini zuen larunbatea Sanagustin kulturgunean, 2022ko Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren baitan. Giro ederra sortu zuen Zumarragako taldeak, hip-hop eta hardcore doinuak joz eta hitz joko zorrotzak zuzenean abestuz kulturguneko agertokian.
Zisok, Mad Shayamek eta DJ Sbansek osatzen dute Zumarragako taldea. 2005ean sortutako taldea da, eta orain arte hiru disko kaleratu ditu: Terapia fria (2013), Revolucion del estilo (2015) eta Archivos desclasificados (2019). Dagoeneko ehun kontzertutik gora eskaini ditu taldeak Euskal Herrian nahiz Espainian, eta horietan hainbat artista eta talderekin partekatu du agertokia.
Emanaldiko argazkien bilduma osoa Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.