Beñat Zubillaga idazleak Libre eta Dantzan liburuak aurkeztu zituen ostiralean, Dinamoa sormen gunean. Libre lana aurkeztu behar zuen ostiraleko hitzorduan azpeitiarrak, baina Dantzan bere hirugarren liburuaz ere aritu zen; sorpresaz jaso zuten berria Dinamora joan ziren herritarrek.
Duela bizpahiru urte kaleratu zuen lehen lana, Todo Comienza con un te quiero izenekoa. Bigarrena, Libre, berriz, aurreko urtean kaleratu zuen, eta hirugarrena, Dantzan ostiralean. Honako lotura honetan irakur daiteke Anartz Izagirre kazetariak joan zen irailean Zubillagari Libre lanari buruz egindako elkarrizketa.
Ekitaldiko argazkien bilduma osoa Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.