Larunbatean hainbat DJ igo ziren Sanagustin kulturguneko oholtzara

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko uzt. 19a, 10:20

Chimo Bayok, Dario Nuñezek, Alina Morak, Julius MCk eta DJ Marik dantzan jarri zituzten kulturgunera joan ziren herritarrak.

Larunbatean giro ederra izan zen Sanagustin kulturgunean egin zen DJ festan. 1990eko hamarkadara jauzi egiteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Chimo Bayok, Dario Nuñezek, DJ Marik, Alina Morak eta Julius MCk sasoi hartan entzutetsuak ziren musika elektroniko doinuak ekarri zituzten.

Gaueko zenbait argazki Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide