Txisteratik Egun Magikoaren spota, ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko ira. 16a, 15:43

Seigarren Txisteratik Egun Magikoa ospatuko da irailaren 30ean eta urriarean 1ean Azpeitian. Magia eguna iragartzeko spota egin dute antolatzaileek, eta sarean jarri dute ikusgai. 

Txisteratik Egun Magiko iragartzeko spota kaleratu dute gaur, ostirala, Kulturaz kooperatibak eta Txisteratik Egunaren antolatzaileek. Beste urte batez, magiaz beteko da herria irailaren 30ean eta urriaren 1ean, eta egun horietan egingo diren ekintzen berri eman dute spotean. 

Aste honetan bertan plazaratu dute egitaraua, eta ikuskizunetarako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko. 

Larunbatean, urriaren 1ean, arrakastatsua izan ohi den gertuko magia-poteoa izango da Alde Zaharreko kaleetan. 12:30etik aurrera askotariko trikimailuak egingo dituzte aurtengo Txisteratik Egun Magikoan parte hartuko duten magoek. 

Arratsaldean ikuskizunak izango dira herritarren gozagarri. 17:00etatik 19:00etara bitartean Julen eta Sergio magoek gertuko nahiz oholtzako magia ikuskizunak eskainiko dituzte herriko hainbat txokotan. Horien ostean, 19:00etan, hasiko da Txisteratik Egun Magikoaren gala nagusia.

Urtero bezala, Soreasu antzokiko galak itxiko du egitaraua. 19:00etan hasiko da gala berezia, eta sei magok parte hartuko dute bertan. Hain zuzen, Mario Lopez, Txoborro, Tor, Maria Arandia, Iagomago eta Imanol Ituño izango dira oholtzara igoko diren magoak. Gala nagusirako sarrerak ere Sanagustin kulturgunean nahiz Kulturazen webgunean izango dira eskuragarri. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide