'Hemen gaude, dena ongi' dantza ikuskizuna, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Rouge Elea konpainiaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek atzo arratsaldean Frontoi Txikiaren ondoan. Dantza, zirkua, hitza eta musika izan ziren protagonista.

Giro ederra izan zen atzo, igandea, Frontoi Txikiaren ondoan. Izan ere, dantza, zirkua, hitza eta musika uztartzen dituen Rouge Elea konpainiaren Hemen gaude, dena ongi emanaldiaz gozatu ahal izan zuten hainbat lagunek arratsaldean, Kulturaz kooperatibak antolatuta. Eguraldia lagun, arratsalde ederra igaro zuten dozenaka lagunek.

Dantza emanaldiaren argazki bilduma osoa Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide