Rodeo eta Lin Ton Taun taldeek kontzertu bana eskaini dute Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Sanagustin kulturgunea goraino bete dute Zestoako bi taldeen kontzertuez gozatzera bertaratu diren herritarrek.

Larunbatean Zestoako harrobiko Rodeo eta Lin Ton Taun taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izan zen Sanagustin kulturgunean. Aretoa goraino bete zen, eta egunean bertan ere izan zen ea sarrerarik gelditzen ote zen edo ez galdezka bertaratu zenik. Kontzertuetako argazkien bilduma osoa Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide