Joseba Irazoki eta Lagunak eta Maraca Diablo taldeak Sanagustin kulturguneko oholtzara igo ziren ostiralean. Giro ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrek. Joseba Irazoki Berako (Nafarroa) musikaria da, eta beste hainbat musikarirekin batera eskaini zuen kontzertua. Haren aurretik, eskarmentu handiko musikari mendarotarrez osatutako Maraca Diablo taldeak jo zuen.
Kontzertuetako argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.