Joan den larunbatean, Haragi Bizitan izenburupean Zigi-Zaga aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztu zen: Corpus.
Horrez gain, hainbat ekintza egin ziren gorputzaren inguruan hausnartzeko asmoz Dinamoa sormen gunean: EHUko Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan ikerketa proiektuaren inguruko solasaldia, Ixiar Rozasen Konposaketa eta konposta moduko bat ahotsa eta soinuen artean hitzaldia, eta Maite Aizpuruaren Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlana. Ederra izan zen goiza.
Larunbat goizean jasotako irudien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.