Igandean, Soreasu antzokian Katuen Kontuak emanaldia eskaini zuten Ines Osinagak eta Joseba Sarrionandiak. Sarrionandia abestien letren inguruan aritu zen solasean, eta Osinagak, berriz, Sarrionandiaren letrei doinua jarri zien. Felipe Murillo musikari azpeitiarrak ere parte hartu zuen emanaldian.
Emanaldiko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.