Arkupehotsak egitasmoaren barruko hirugarren kontzertua eskaini du Enerhitzek

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko api. 26a, 11:01

Enerhitzen kontzertuko une bat. (Kulturaz)

Sanagustin kulturgunean eskaini zuen kontzertua Enerhitzek, igandean. Aurretik, Dinamoa sormen gunean Olatz Salvadorren bidelaguntza jaso zuen. 

Arkupehotsak 2023 egitasmoaren barruko hirugarren kontzertua eskaini zuen Enerhitzek igandean Sanagustin kulturgunean. Edizio berrian, kontzertua eman aurretik, artistek Dinamoa sormen gunean bidelagun batekin elkartzeko aukera dute. Enerhitzek Olatz Salvadorren laguntza jaso du sormen prozesuan. 

Kontzertuko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke. 

Arkupehotsaken parte hartuko duen azkenengo musikariak, Kadirak (Lorea Zulaika), maiatzaren 21ean eskainiko du kontzertua. Aurretik, Dinamoa sormen gunean Idoia Asurmendiren laguntza jasoko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide