Urolakoen Napar Zuzterrak elkarteak antolatuta, Orreagatik iragan hurbilera herri antzerkiaz gozatzeko aukera izan zuten joan den larunbatean Soreasu antzokian bildu ziren herritarrek. Segurako (Gipuzkoa) 21 herritarrek osatzen duten Historia Oroituz antzerki elkarteak antzeztu zuen Lourdes Imazek idatzitako antzezlana.
Antzezlaneko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.