2022ko Sorkuntza Beketako bat jaso zuten Eider Beobide donostiarrak eta Maria Oses arrasatearrak. Dinamoa sormen espazioan egonaldia egin ondoren, bertan garatutako ideietatik sortu duten proiektua aurkeztuko dute oraingoan, espazio berean.
Itzulpengintza eta interpretazio graduaren ikasketak dituen bikote honek, literatur itzulpenetan oinarritzen den lana sortu du: Intsumisoarena. Beste hizkuntzetako intereseko gaiak euskarara ekarri dituzte, eta egindako lanari musika jarri diote, azkenik.
Gainera, ez da bikote honek Dinamoan sormen egonaldi bat egiten duen lehen aldia.
Intsumisoarena, ekainaren 18an aurkeztuko dute, Dinamoa sormen gunean bertan, 12:00etan hasita.