#harri, #orri edo #ar. Formatu ezberdinetako egonaldiak aukeran izanda, bederatzi izan dira 2023ko Sormen egonaldien bigarren deialdian aukeratuak izan diren sormen proiektuak.
Piszifaktoria Ideien Laborategiak Hau gerra bat da ikuskizuna landuko du #harri egonaldi osoaren baitan. Laura Penagos Putaren bakarrizketa eroetxean bakarrizketa garatzen jardungo da #ar, antzerki sormen egonaldiaren baitan. Beste zazpi egonaldiak #orri formatukoak, egonaldi sinpleak, izango dira: Maider Lasa eta Maike Bengoaren Loa loa, laguna, Gari Aranbarriren Zerbait daukat zuri emateko, Jokin Guridiren 27m3, Laura Gomez eta Iñigo Rementeriaren Lo gracioso del vertigo, Irati Antiaren Azukre beltza, Jonathan Escaparen Hau ez da amodiozko kantu bat, eta Izaro Olano eta Irati Berasategiren Gorputzak Laualdian.
Egonaldi hauen inguruko informazio gehiago hemen aurki dezakezu.