Sexilioaz mintzo den 'Eevee' argazki liburua aurkeztu dute Nora Alberdik eta Elena Olabek

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko ira. 18a, 12:57

Dinamoa sormen gunean egin zuten aurkezpena larunbatean, 13:00etan hasita. Irati Agirrezabalaga arduratu zen saioa gidatzeaz. Sexilioaz mintzo den lan honen sortze prozesua nolakoa izan den azaldu zuten Nora Alberdi argazkilariak eta Elena Olabe idazleak. 

Nora Alberdi azpeitiarrak eta Elena Olabe durangarrak elkarrekin ondutako lana aurkeztu zuten larunbatean, irailak 16, Dinamoa sormen gunean.

Sexilioaz mintzo den argazki-liburua da Eevee. Elkarrekin zerbait sortzeko ideiatik abiatu zuten proiektua, eta Egile Saria jaso ostean publikatu zuten. 

Irati Agirrezabalagak elkarrizketatu zituen biak. 

Aurkezpeneko argazkiak ikusgai daude kulturazartxibategidigitala.eus atarian.

Erlazionatuak

Etengabeko eboluzioan

Mailo Oiarzabal eta Maialen Etxaniz 2023 ira 15 Azpeitia

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide